EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak bat egiten du Euskaraldiaren ospakizunarekin

13/11/2020

  • Denis Itxaso: “Estatuko Administrazio Orokorrean euskararen erabileran aurrera egiteko asmo irmoa hartu dugu elebitasun eraginkorrarekiko konpromiso, erabilgarritasun eta sentsibilitate seinale gisa"

 

EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak azaroaren 20an hasiko eta abenduaren 4ra arte luzatuko den bigarren Euskaraldiaren edizioan parte hartuko du. Vitoria-Gasteizen egoitza duen Ordezkaritzan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Ordezkariordetzetan 23 langilek parte hartuko duten hiru 'arigune' sortu dira, 'ahobizi' edo 'belarriprest' gisa. Denis Itxaso Gobernuaren Ordezkariak  azpimarratu du Ordezkaritza eta Ordezkariordetzek Euskaraldiaren ospakizunarekin bat egiten dutela Estatuaren Administrazio Orokorrean euskarak "jauzia" ematen saiatzeko eta "eguneroko erabileran urrats berriak eman daitezen”. "Euskaraldia", gaineratu du, "tresna ezin hobea da hizkuntza ohiturak sartzeko eta elebitasun eraginkorrarekiko konpromisoa, erabilgarritasuna eta sentsibilitatea erakusteko".

Euskaraldiaren helburu nagusia da euskararen erabilera handitzea herritarren hizkuntza ohiturak aldatzearen bitartez. Aurtengo edizioan, banaka parte hartu ahal izateaz gain (‘ahobizi’ edo ‘belarriprest’ rolen bidez), taldean parte hartzeko aukera ere badago, ‘arigune’ deitu denaren bidez. 'Ariguneak' euskaraz erraz hitz egiteko sortutako espazioak dira. Osatzen duen jendeak euskara maila desberdinak ditu eta taldean hitz egitea erabakitzen du. Ordezkariak "langileen inplikazioa" eskertzen du eta aurreratu du, esperientzia amaitzen denean, ebaluazioa egingo dela eta Estatuko Administrazio Orokorraren barruan ohitura mota hori egonkortzeko bideak aztertuko direla.

‘Ahobizi’ izateak suposatzen du ulertzen duen jendearekin euskaraz hitz egingo duela, nahiz eta hauek gaztelaniaz erantzun. Bitartean, ‘belarriprest’-ek pertsona euskaraz hitz egiteko prest dagoela esan nahi du, bere ezagutzatik eta elkarrizketa gertatzen den testuingurutik zerbait ulertzeko gai delako, gero euskaraz edo gaztelaniaz erantzuten duen kontuan hartu gabe. Euskaraldia esperientzian parte hartzen dutenek ‘ahobizi’ edo ‘belarriprest’ gisa identifikatzen dituzten bereizgarria eramango dute.