Migrazioen Estatu Idazkariak Hazia 23 programa bisitatu du Vitoria-Gasteizen, gazte migratzaileak laneratzeko adibide gisa

Migrazioen Estatu Idazkariak Hazia 23 programa bisitatu du Vitoria-Gasteizen, gazte migratzaileak laneratzeko adibide gisa

19/10/2020

  • Hana Jalloulek, Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariarekin eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateordearekin batera, erakunde arteko bilera egingo du gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzarekin, Aldundiekin eta Udalekin, migrazio-fluxuez eta gazte migratzaileekin jarduteko programez hitz egiteko.

Migrazioen Estatu Idazkaria, Hana Jalloul Muro, Vitoria-Gasteizera joan da gaur eta bertatik bertara ezagutu du, Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkariarekin eta Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko Alkateordearekin batera, Hazia 23 gazte enplegurako programa, Vitoria-Gasteizko Udalak 2016/2017 ikasturtean abian jarritako proiektua. Ekimen honek Vital Fundazioaren laguntza ekonomikoa eta Egibide, Cáritas eta Adsis Fundazioaren partaidetza ditu. Oinarrizko prestakuntza amaituta edo amaitu gabe eta lan-esperientzia esanguratsurik ez dutenen 23 urtetik beherako langabeentzat da,.

Programa ematen den zentrora (CETIC - Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zentroa) egindako bisitan –migratzaile askok jarraitzen dutena–, Migrazioen Estatu Idazkariak gazte horiek egiten duten lana behatu du. "Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa gizarteratzearen eta laneratzearen arloko jardunbide egokien azterketa sakona egiten ari da, eta Hazia 23 programa inklusiboa da, pertsonen prestakuntza soziolaboralari gizartean sartzeko prozesuan merezi duen garrantzia ematen diona", azaldu du Hana Jalloulek. Haren ustez, "tokiko administrazio askok egiten duten lan handia bertatik bertara ezagutzea funtsezkoa da politika publikoak oro har bultzatzeko".

Hazia 23ren berritasun nagusia da erakunde laguntzaileek gazteen enplegu-politikak koordinatzen dituztela laneratze-prozesu baten fase guztiak barne hartzeko: programa honen xede izan daitezkeen pertsonak identifikatzetik hasiz enpresa bateko kontrataziora arte, azkenik. Une honetan hogei gazte baino gehiago daude programan parte hartzen, talde eta kokaleku ezberdinetan banatuta.

Proiektuak profesionaltasun-ziurtagiria duen prestakuntza ematen du, banakako eta taldeko tutoretzekin. Bekadun praktikak eta laneratzearen jarraipena ditu. Hana Jalloul Muro Immigrazioko Estatu Idazkaria azpimarratu duenez, "laguntza hau Migrazioen Estatu Idazkaritzatik azken hilabeteetan hartu ditugun neurri ugarien ildotik doa, bizi-proiektu batean arreta jartzen". Zentzu honetan, Hana Jalloulek agerian utzi du Estatu Idazkari gisa sinatu zuen lehen instrukzioa oinarri desberdintasun historiko batekin amaitu zela. "Hainbat kolektiboren eskaera historikoa zen: bakarrik dauden eta lan egin dezaketen adin txikiko atzerritarrek (16-18) lan egin ahal izatea. Lana tresna inklusiboena dela uste dugu", azaldu du bisitan. "Segurtasuna eta tokiko harremanetarako sareak eskaintzen ditu, ezkutuko ekonomia eta marjinalizazioa saihesten ditu".

Espezialitateak

Hazia 23 programan eskainitako espezialitateen artean (betiere enplegagarritasun-aukera gehien dituzten aukerak bilatuz) honako hauek daude: fabrikazio mekanikoko lan osagarriak, ibilgailuen elektromekanikako mantentze-lan osagarriak, biltegiko jarduera osagarriak, ile-apainketako jarduera osagarriak, merkataritzako, iturgintzako eta dinamizazio komunitarioko jarduera osagarriak.

Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren Ordezkariak azpimarratu du euskal erakundeek eta hirugarren sektoreko elkarteek lan merkatuan sartzeko zailtasun gehien dituzten gazteei aukera emateko egindako lana.

"Migratzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko jardunbiderik onenak erakutsi nahi izan dizkiogu Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioari. Politika horiei buruz adostasun zabala dago Euskadin eta herritarren gehiengoaren onespena dute. Euskal erakundeek hirugarren sektorearekin batera lan egiten dute, eta sektore hori arduratzen da horrelako baliabideetan politika publikoak aplikatzeaz profesionaltasun handiaz eta gizarte-kohesioaren ikuspegitik emaitza oso onez".

Bestalde, Vitoria-Gasteizeko Maider Etxebarria Gasteizko Alkateordeak nabarmendu du laneratzeko programak bost urte daramatzala martxan eta "emaitzak ematen ditu". Lan merkatuaren ateak ireki dizkie ehun gazte baino gehiagori, bereziki tokiko enpresetan".

Lan-bilera

Arratsaldean, Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzan, Estatuko Idazkariak lan-bilera bat izango du Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuarekin, hiru Aldundietako Gizarte-sailetako Foru-diputatuekin eta Vitoria-Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Irungo Alkateekin migrazio-fluxuez eta gazte migratzaileekin jarduteko programez hitz egiteko. Hedabide grafikoek topaketaren hasieran irudiak hartu ahal izango dituzte. Ondoren, topaketaren prentsa-ohar bat bidaliko da.

Tokia: Gobernuaren Ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan (Frai Frantzisko Ibilbidea 17, Vitoria-Gasteiz).

Ordua: 16,00