Denis Itxaso: “Lehen unetik Espetxeetako langileen eta barneratuen osasuna zaintzeko jardun da”

11/05/2020

  • Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko  Ordezkaria, zuzendaritza-taldearekin bildu da Arabako Espetxera egindako lehen bisitan
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeetan ez da kasu positiborik erregistratu, eta gaurtik bertatik orokortzen ari da Osakidetzak funtzionarioei eta barneratuei test azkarrak egitea
  • Alarma-Estatuaren Errege Dekretua indarrean jarri zenetik, barneratuei 10 minutuko 1.518 bideo-dei egiteko aukera eman zaie, kostu ekonomikorik gabe.
  • Lurreko Armadako kideek desinfektatzeko lanak egin dituzte hiru Zentroetan

 

Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkariak, Arabako espetxea bisitatu du gaur. Benito Aguirre zuzendariarekin, Carlos Zapatero Espainiako Gobernuaren Arabako  Ordezkariordearekin eta Zentroko beste arduradun batzuekin batera, instalazioetako batzuk bisitatu ditu, eta koronabirusak eragindako pandemia hasi zenetik presoen eta espetxeetako langileen osasuna zaintzeko Espetxeetako Erakundeak martxan jarritako neurriak errepasatu ditu.

Denis Itxasok adierazi duenez, "Alarma-estatua deklaratu zenetik ia bi hilabete igaro direnean, eta Espainiako gizartea, oro har, hain egoera konplexuan ematen ari den adibidea aintzat hartuta, esfortzu kolektibo izugarria eskatzen ari zaigun osasun-krisi honetan, justiziazkoa da, alde batetik, espetxeetako langile guztiek haien kategoria eta zeregin profesionaletan egindako lana aitortzea, bai eta haien hezkuntza- eta osasun-lana zein Legeak eskatzen dien eginkizuna ere. Eta, bestetik, barnekoena, askatasunaz gabetzeko zigorrari mugigarritasunean eta osasuna ziurtatzeko emandako komunikazioetan murrizketak gehitu dizkioten horiena. Barnekoek ere eredu nabarmena eman dute haien portaeraz."

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeetan une honetan ez da kasu positiborik erregistratu, eta gaur bertan hasiko da Osakidetza, Zentroetan bertan Martuteneko eta Arabako langileei test azkarrak egiten eta astean zehar Basaurikoan. Presoen kasuan, joan den ostegunean egin zituzten testak zentro gipuzkoarraren kasuan; Arabakoaren kasuan, berriz, gaur bertan egingo diete espetxeetako langileekin batera, eta Bizkaikoan, berriz, gaur eta bihar artean.

Alarma-egoera ezarri baino egun batzuk lehenago, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak, Osasun Ministerioarekin koordinatuta, espetxeak kanpoaldera ixtea erabaki zuen, presoak, arrisku handiko taldea, COVID-19tik babesteko bai eta funtzionarioak eta Espetxeetako gainerako langileak ere. 

Barne-segurtasuneko  edo barne-biztanleriaren espetxe-sailkapena berrikusteko beste neurri batzuekin batera, aukera hori beren egoerarekin bateragarria den kasuetan zentrotik kanpo egotea errazteko, babes-material sanitarioa erosi zen berehala, hala nola maskarak, eskularruak, mantal iragazgaitzak, betaurrekoak edo gel desinfektatzaileak. Horri esker, langileak eta barnekoak zentzuz eta behar bezala babestu ahal izan dira bai sail ezberdinetan, bai osasun-isolamenduko eremuetan.

Martxoaren 10ean, komunikazio ez arrunt guztiak eteten hasi ziren, bai eta espetxekoak ez diren langileak Administrazio Zentralaren mendeko zentroetan sartzea ere. Martxoaren 15ean, Alarma-Egoeraren Errege Dekretua indarrean sartzearekin, gainerako komunikazioak bertan behera utzi ziren, baita barneratuen baimenak edo programatutako irteerak ere.

Arrazoi honengatik, eta kanpoalderako itxiera arintzeko, askatasunaz gabetutako pertsonek eskubidez dituzten telefono-deiak eta haien iraupena zabaltzea xedatu zen, eta doakoak izatea ezarri zen baliabiderik ez zutenentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, egoera horri aurre egiteko, espetxeetako administrazioak sei terminal mugikor erosi zituen, beren familiei edo abokatuei bideo-deiak egiten uzten duen  teknologiarekin eta horrelako komunikazioak egitea eskatu zuten presoen eskura jarri direnak. Funtzionalitate berri hori ezarri zenetik, mota honetako 1.518 komunikazio  bete dira, 10 minutukoak, kostu ekonomikorik gabe. Era berean, telemedikuntza-zerbitzua sustatu zen, espetxez kanpoko etendako kontsulta medikoak egiteko.

 Gainera, informazio-kanpainak egin dira hartutako neurrien izaerari eta helburuari buruz. Horretarako ezarritako ordutegietatik kanpo, hala eskatu zuten barneratuei, ziegan egoteko baimena eman zitzaien, kontrakoa aholkatzen ez zuten arrazoi mediko edo tratamenduzkorik ez bazegoen.

 

Ekoizpen-tailerren irekitzea.

Joan den apirilaren 15ean, Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak joan den martxoaren 19an bertan behera geratu ziren espetxeetako ekoizpen-tailerrak pixkanaka eta mailaka irekitzea erabaki zuen.

Hain zuzen ere, hilabete honen erdialdean, Arabako espetxeko lantegiaren ekoizpenari ekin zitzaion berriz ere –zeinean igogailuak mantentzeko piezak eta hainbat osasun-ekipamenduren kableak egiten diren-. Premiazko eskaerei aurre egiteko behar ziren ezinbesteko gutxieneko langileekin ireki zen berriro. Espetxekoak ez diren kanpoko langileak, barneratuei aholkuak ematen dizkietenak, baldintza zorrotzetan sartzen dira, hala nola PCR proba negatiboa edo erantzukizunpeko adierazpen bat izatea, Norbera Babesteko Ekipamenduak (NBE) izatea eta presoekin harremana ahalik eta gehien mugatzeko moduan. Lurreko Armadako kideek, eta kasuren batean babes-ekipamenduz hornitutako barneratu taldeek, desinfekzio-lanak egin dituzte hiru Zentroetako instalazioetan.

Datozen egunetan jarduera akademikoa berrabiaraziko da (Lehen Hezkuntza, DBH eta UNED), aurrez aurrekoak ez diren metodologiak aplikatuz. Aurretik, liburutegien zerbitzua indartu zen, funts gehiagoz eta argitalpen interesgarriz eta gaurkotasunezkoz hornituz.