Bilboko Aireportuko bloke teknikoko obrak, terminalaren eraikinean bidaiariei leku gehiago emateko aukera emango dutena, erritmo onean doaz

13/07/2020

  • Nazioarteko hegaldiei aplikatzen zaizkien osasun-kontrolak Kanpoko Osasunaren eskumena diren kamera termografikoen bidez egiten dira.
  • Denis Itxasok balioesten du aireportuko obren berreskuratze operatiboa eta aurrerapena, funtsezkoak baitira bere ingurune sozial eta ekonomikorako funtsezkoa den garraio-azpiegitura garatzeko.

 

Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkariak Bilboko aireportuan bisitatu du gaur goizean. Bertatik bertara egiaztatu ahal izan du bloke teknikoa eraikitzeko obren egoera eta azpiegituraren berreskuratze operatiboa. Bertatik nazioko eta nazioarteko hainbat helmugatara hegan egin daiteke.
Nazioarteko hegaldietako bidaiariei, Aenako gainerako aireportuetan bezala, Kanpoko Osasunaren eskumena den osasun-kontrola egiten zaie.

Prozesua errazteko, Aenak eta Osasun Ministerioak hitzarmen bat sinatu dute, eta honako hauek eskuragarri jartzea aurreikusi dute:
- Aireportuko azpiegitura (Bilbon lehen mailako bi kontrol daude eta bigarren mailako kontrol bat, bidaiari bat gainerako bidaiariarengandik bereizi behar denerako, kontrol zehatzagoa egiteko).
- Kontrola arinago egiten duen ekipamendua (kamera termografikoak eta inprimakietarako QR kodeen irakurgailua)

- Lehen eta bigarren mailako kontroletako arretako langileak, betiere Kanpo Osasuneko funtzionarioek gainbegiratuta.

 

INBERTSIOA BLOKE TEKNIKOAN

Bilboko Aireportua bezalako funtsezko azpiegitura batean egindako inbertsioei dagokienez, bloke teknikoaren eraikineko obrarekin pultsua mantentzen da. Instalazio horrek barruan izango ditu orain terminalean sakabanatuta dauden bulegoak.
12,2 milioi eurotan esleitu da eta 33 hilabeteko egikaritze-epea du. Lanak alarma-egoeraren zehar eten egin ziren eta amaitu ziren unean suspertu ziren.

Bloke teknikoak aireportuko langile kopuru nabaria hartuko du, bai Aenako zein beste enpresa eta erakunde batzuetakoak. Horrela, terminaleko eraikinean bidaiarientzako lekua askatzen da. Zehazki, 2.200 m ²-ko azaleran lan egiten ari da, eta 1.500 m² gehiago irabazten dira ontziratze-eremurako. Modu honetan, 300 eta 350 m²-ko bi ontziratze-gela izatetik 1.100 m ²-ko bi areto izatera pasatuko da.

Eraikinak bi mailatako bi bolumen ditu ,komunikazio bertikaleko modulu batez lotuta. Horrela, eraikina lursailari egokitzen zaio eta lur-mugimenduak zein  ingurumen-inpaktua minimizatzen dira. 5 solairutan banatzen da eta 7.729,66 m2-ko azalera eraikia du. Langileentzako aparkalekua du, aparkaleku nagusian ere plazak liberatuz.