Biktimek, Espainiako Gobernuak eta Memorialek 'Ongi etorriak' bertan behera uzteko eskakizun moraleko mezua partekatu dute Oroimenaren Egunaren bezperan

Biktimek, Espainiako Gobernuak eta Memorialek 'Ongi etorriak' bertan behera uzteko eskakizun moraleko mezua partekatu dute Oroimenaren Egunaren bezperan

09/11/2020

  • Denis Itxaso: “Islaren irudia hain mingarria gertatzen bazaigu ere, biktimei eta geure buruei zor diegu heriotza eta desolazio iraganari, kasu askotan bertan behera uzte eta ezin ulertzeko iraganari aurre egiteko adorea; baina etorkizuna askatasunean eta bakean eraikitzeko aukera emateko ere bai”
  • Florencio Domínguez: “Lanean jarraitu behar da iragandako terrorismoari zilegitasuna kentzeko eta edozein justifikazio sozial mota gera ez dadin saihesteko”

 

EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro elkarrekin Oroimen Eguna terrorismoaren biktimei protagonismo osoa eman dien ekitaldi batez ospatu dute

Memoriaren Eguna azaroaren 10ean ospatzen da urtero Euskadin, 2010ean, Patxi Lopez lehendakariaren agintaldian, ezarri zenetik terrorismoaren biktimak gogoratzeko helburuaz. Denis Itxaso Gobernuaren Ordezkaria eta Florencio Domínguez Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroko zuzendaria buru izan dira terrorismoaren biktimen hainbat senidek parte hartu duten ekitaldian. Oraingo honetan, arreta eta kritika jarri dira ETA taldeko kideei espazio publikoan egindako omenaldietan, biktimei eta gizarteari eragindako kaltea ez aitortzea dakartelako.

Ekitaldian, Gobernu Ordezkaritzaren egoitzan, Ivan Ramos Torranok (Maite Torranoren semea, 1987ko apirilaren 25ean Portugaleteko talde sozialistaren egoitzaren aurkako eraso batean eraila); Lorena Díez Elorzak (ETAk 2000 urteko otsailean hil zuen Jorge Díez ertzainaren arreba) eta Francisco Javier Sáenz Martínezek (1985an eraildako Alejandro Sáenz guardia zibil ohiaren eta Michelín enpresaren atezainaren semea, ETAK 1985eko abenduaren 30ean eraildakoarena) testigantza eman dute

Hitzaldian, Denis Itxaso Gobernuaren Ordezkariak nabamendu duenez,  “islaren irudia hain mingarria gertatzen bazaigu ere, biktimei eta geure buruei zor diegu heriotza eta desolazio iraganari, kasu askotan bertan behera uzte eta ezin ulertzeko iraganari aurre egiteko adorea; baina etorkizuna askatasunean eta bakean eraikitzeko aukera emateko ere bai. ETAren indarkeriaren eta terrorismoaren biktimei zor diegu, baita justizia, memoria eta erreparazioa ere merezi duten GAL, Batallón Vasco Español, Triple A eta beste fakzio terrorista batzuen biktimei ere. Horiei guztiei, gure enpatia, gure oroitzapena, gure miresmena.”

Itxasok sortze mundutik terrorismoaren eta horrek gizartean dituen ondorioen inguruan hasitako lana azpimarratu du. “Patria eta beste hainbat artelanek askotan urratzailea den historia baten pasarteak hobeto edo ez hainbeste eraikitzen eta berreraikitzen dituzte eta gizarteak hainbesteraino urruntzen den errealitatera begiratzeko duen interesa erakusten dute”.

Ordezkariak “mundu horrengana” jo zuen, “Euskadiko herri horietan gaur oraindik ere gure lurraldean suntsipena eta miseriaren kausa zirenak omentzen dituzten sufrimendua eta heriotza oraindik laudatzen dituenengana.  Erail zutenei egindako omenaldi zital horiek ez dute bakarrik izua eta heriotza goraipatzen saiatzen, horrela eginez, baizik eta, era berean, beruna beraien argudioen pisua bihurtu zutenen errukigabetasunari eta koldarkeriari zentzua ematen dien zauria zornatuz mantentzen.

Eta hitzaldia itxi zuen  gaur egun memoria aldarrikatzea "eskakizuna" dela azpimarratuz. “Hitzaren balioa berreskuratzea eta memoriaren zeregina aldarrikatzea justizia- eta erreparazio-ariketa dira, bai; baita bere burua osasuntsu berreraikitzeko bere burua aitortu nahi duen gizartearen itxaropenaren eta duintasunaren aldeko apustua ere,  etorkizunez betea.

Bere aldetik, Florencio Dominguezek ere ildo beretik jarraitu zuen. "Lanean jarraitu behar da iragandako terrorismoari zilegitasuna kentzeko eta edozein justifikazio sozial mota gera ez dadin saihesteko. Gaur egun oraindik ere terrorismoaren justifikazioak egiten baitira espazio publikoan ETAko kideak omentzen direnean". Dominguezen esanetan, horrelako omenaldiak dira "bizikidetzaren aurkako erasoa, gizarte demokratiko batekin bateraezinak diren jarrerak eta balioak goraipatzen direlako".

Dominguezek gogora ekarri du euskal erakundeek Oroimen Egunari eman nahi izan zioten zentzua, duela hamar urte, hain zuzen ere, azaroaren 10ean ospatzea erabaki zutenean: "Terrorismoaren biktimen oroimena bakean oinarritutako etorkizun baten erreferente bihurtzea, askatasunean, tolerantzian, justizian eta aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta".

Nahiz eta hainbat inkestek baieztatu duten gertatutakoari buruz, ezjakintasun maila nabarmena dagoela, bereziki gazteen artean, Dominguez itxaropentsu agertu zen, "inkesta horiek ez dutelako antzematen herritarren artean jakiteko gogo handia dagoenik" eta, beraz, "gertatutakoaren berri zabaltzeko aukera bat, terrorismoak biktimengan eta bizikidetzan eragindako kaltea azpimarratuz".