Brinkola-Irun aldiriko C-1 lerroan

TAAak amaitu ditu Lezo-Errenteria geltokiko (Gipuzkoa) irisgarritasun-lanak

Brinkola-Irun aldiriko C-1 lerroan<br/><br/>TAAak amaitu ditu Lezo-Errenteria geltokiko (Gipuzkoa) irisgarritasun-lanak<br/>

12/11/2020

  • 2,1 M€ko/milioi euroko inbertsioarekin, geltokiari eskailerak eta igogailuak dituen azpiko pasabide bat eman zaio, horrela, bidaiarien nasen arteko trenbide-pasagunea kenduz.
  • TAAak irisgarritasunerako beste jarduketa batzuk ditu martxan Billabona-Zizurkil, Andoain, Urnieta, Tolosa-Erdialdea, Ordizia eta Legazpiko geltokietan

 

TAAak 2.132.904,2 euro inbertitu ditu Lezo-Errenteriako tren-geltokian, C-1 Brinkola-Irun aldiriko lerroan kokaturikoa, irisgarritasuna hobetzeko lanetan, mota guztietako bidaiariak instalazioetan ibil daitezen, mugikortasun murriztua duten haiek barne.

Lanek terminalari nasen arteko azpiko pasabide bat eman diote, eskailerekin eta igogailuekin, eta, horrela, bidaiariak nasen artean gurutzatzea kendu dute. Jarduketa honek nasaren parera leheneratzea utzi du ezabatutako pasabidearen eremuan.

Era berean, nasetako zorua berritu da, hormigoizko baldosekin, botoi-bandarekin eta trenaren geralekura hurbiltzeko bandarekin.

Bidaiarientzako babeslekuetan eta geltokirako sarbideetan ere hobekuntzak egin dira, baita instalazioetako argiztapen-sisteman ere. Hori guztia bidaiarien segurtasuna eta mugimendua bultzatzera bideratuta dago, mugikortasun murriztua duten haiek barne.

Azkenik, nasa-biltegia zegoen gunean lorategiak jarri dira, obren hasieran eraitsi zena, eta bidaiarien eraikinean kokaturiko komunak birmoldatu dira.

TAA-ak beste jarduketa batzuk  martxan ditu mota guztietako bidaiarien irisgarritasunerako lerroaren beste geltoki batzuetan, hala nola Billabona-Zizurkil, Andoain, Urnieta, Tolosa-Erdialdea, Ordizia eta Legazpin.

Donostiako aldiriko trenbide-sarea, Brinkola eta Irun artean doana 83,2 kilometro eta 30 geltokitan,  ohiko trenbide-sareko Madril-Hendaia lerroaren barnean dago.

Inbertsioak Gipuzkoan

Taa eta Taa Abiadura Handiak  2018tik Gipuzkoako probintzian egindako inbertsioak 121 milioi eurokoak izan dira guztira, horietatik 109,3 M€ baino gehixeago Taa AH enpresari dagozkio, eta gainerakoa, 11,7 M€  baino gehixeago Taa-ri.

Taa AH-ri dagokionez, ia inbertsio guztia Gasteiz/Bilbo/Donostia Abiadura Handiko Lerrora bideratu zen. Taa-ren aldetik, inbertsio nabarmenenak geltokiak hobetzera eta modernizatzera, Astigarraga eta Irun arteko lotunea egokitzera, azpiegiturako askotariko jarduketetara eta nasen arteko pasabideak hobetzera bideratu dira.